Bitartekoak

Gure bitartekoak

Zazpin, zure etxe-aldaketa egiteko behar diren baliabideak ditugu: garabiak, lekualdaketa mota desberdinetarako ibilgailuak, eskarmentu handiko giza taldea, etxeko altzariak eta enpresak desmuntatzeko eta muntatzeko tresna egokia, bai eta bilgarri egokiak jartzeko baliabideak ere.

Ibilgailuak

Bolumen desberdineko ibilgailu-flota bat dugu, mota guztietako mudantzak egiteko.

Garai berrietara egokituz, ibilgailu ekologikoagoak gehitzen ari gara

Aldaketa ekologikoagoa lortzeko gure planaren barruan, lehen kamioi hibridoa sartu dugu gure ibilgailu-flotan.

Giza ekipoa

Mudantza enpresa bateko osagairik garrantzitsuena giza taldea da. Urte askotako esperientzia eta aldaketa ugari egin dituzten profesionalak ditugu Zazpin.

Bulegoan zure kontsulta jasotzen duten pertsonak, bisitatzen zaituen komertziala eta etxealdaketa burutzen duten langileak, denak gara espezialistak, eta ahalik eta nahasmendu txikienarekin lekualdatzeko premiari irtenbidea ematen saiatzen gara.

Garabiak

Batzuetan, altzarien neurriagatik, eraikinaren irisgarritasunagatik edo, besterik gabe, erosotasunagatik eta azkartasunagatik, eta bizilagunei eragozpenik ez sortzeko, altzari-garabi muntatu bat erabiltzea komeni da.

Zazpin 4 garabi-muntagarri ditugu, 30 metro (10 solairu) eta 400 kilo gehienez ere.

Tresnak eta enbalajea

Zure altzariak eta tresnak egoera ezin hobean irits daitezen, soluziorik egokienak erabiltzen ditugu: sofa koltxoientzako zorroak, pianoak, baulak, esekitokiak, baxerarentzako maleta bigungarriak, beirateriarentzako gelatxoak.

Eta, gainera, arreta eta profesionaltasun osoa jartzen dugu lekualdaketan zure gauzak zaintzeko.

1990etik hona lekualdaketak egiten

Zure hurrengo lekualdaketa hemen hasiko da. Utzi kontaktua eta guk deituko dizugu.

Aurrekontu bat nahi dut >

Enter your keyword