Zazpi

“Zazpi mudantzak. 1990etik”

Gipuzkoako mudantza-enpresa bat gara, eta 1990etik ari gara lanean zuri lekualdaketa errazteko.
Urte hauetan guztietan etxeak eta negozioak mugitzeak eman diguten esperientzia eta profesionaltasunarekin lortzen dugu.
Altzari bat lekuz aldatzea edo enpresa handi bat mugitzea, dena egiten dugu Zazpin. Etxealdaketak, altzari-gordailuak eta lekualdaketak eskaintzen ditugu partikular, enpresa eta erakundeentzat.
Zure eskura jartzen ditugu giza talde espezializatua eta baliabideak,Gipuzkoako etxe-aldaketen enpresa liderra izaten jarraitzeko.
Eta egunero lan egiten dugu etxez aldatzean dituzun itxaropenak gainditzeko, zure beharretara egokitzeko eta lekualdaketak zuretzat estresa eragin ez dezan lortzeko.

Gure balioak

Etxealdaketa egoki baterako esperientzia, eraginkortasuna, azkartasuna.

Etxez aldatzea estresagarria izan daiteke. Lekualdaketa bat planifikatzean, ezinbestean sortzen dira zalantzak:

Mudanzan Zazpi eficacia y experiencia

ico_tickAltzariak desmuntatu eta muntatu behar ditut?

ico_tickEnbalajeek ziurtatuko dute nire gauzak osorik iristea?

ico_tickDenbora gehiegi beharko dut?

ico_tickJakingo ote dute ni aholkatzen, ez konplikatzeko?

ico_tickNola antolatu behar ditut nire gauzak?

Horregatik, garrantzitsua da esperientzia duten profesionalen esku jartzea, aldaketa erraza izan dadin, segurtasuna eskain diezazuten eta prozesu osoan aholkatzen eta laguntzen jakin dezaten.
Zazpi mudantzetan lagundu nahi dizugu. Galde iezaguzu.

Ohiko galderak > Eskatu aurrekontua >

Zazpi taldea

Giza taldea da mudantzak egiteko alderdirik garrantzitsuena, eta Zazpin harro gaude gure langileez. Administrazioaren arlotik hasi eta alderdi operatiboko langileetaraino, kalitatezko zerbitzua ematen saiatuko diren pertsonak ditugu.

“Oso gazte hasi nintzen mudantzen munduan, eta hasieratik kalitatea bilatzea izan nuen helburu, zerbitzua emateko orduan hobetzea, eta lan egiteko moduei, ekipamenduari, tresneriari eta materialei dagokienez eguneratuta egoten saiatu nintzen, lanak hobeto egiteko eta kalitate hobea emateko. Horrela, hainbat herri eta herrialdetako hornitzaileekin eta gremioko beste enpresa batzuekin kontrastatu dut etengabe, ideiak hartu eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburu horretan lagunduko diguten formulak aurkitzeko.”
-Paco Sanz | CEO 

- Gure bezeroek diote -

“Etxe-aldaketarako enpresa ona. Serioak, azkarrak eta konplizeak. Ez da gutxi. Gomendatuko nituzke. Beldur handia nuen eta denetan lagundu ziguten.”
-Unai Aizpurua 

“Langile guztien profesionaltasunaz gain, 80 urteko nire gurasoekin erakutsi zuten babesa eta gizatasuna izugarria izan zen, haiek baitziren beren betiko etxa utzi eta beste batera zihoazenak. Mila esker denoi!”
-Amaia Larrea

“Oso gomendagarria da inolako ardurarik eduki nahi ez baduzu. Dena bildu ziguten eta lan garbia, azkarra eta eraginkorra egin zuten. Gure gauzak beren altzari-biltegian izan genituen, eta dena berriro muntatu ziguten, obraren aurretik zegoen bezala Bikaina”
-Borja Ilarraz Palacios

Zure hurrengo lekualdaketa hemen hasiko da.

Utzi kontaktua eta guk deituko dizugu.

Harremanetan jarri >

Enter your keyword