Enpresen aldaketak

Aholkatzea, optimizatzea, konpontzea

Zure enpresarentzat garrantzitsuena funtzionatzeari ez uztea delako, Zazpin lekualdaketa ahalik eta azkarren egiteaz arduratzen gara.

Gure ekipamendua altzariak desmuntatzeko eta muntatzeko prestatuta dago, baita ekipo informatikoak, kutxa gotorrak edo fotokopiagailuak garraiatzeko ere.

Garabi muntagarriak eta tamaina eta ezaugarri desberdineko ibilgailuak ditugu, mudantzaren tamainara egokitzeko.

Bulego txiki bat izan edo enpresa handi bat, Zazpin zure lekualdatze-premietara egokitzen gara, eta aholku ematen dizugu konponbide onena eskaintzeko, eta, denbora gutxian, zure enpresa berriz ere martxan egoteko.

Zazpin lagundu nahi dizugu. Galde iezaguzu

Harremanetan jarri >

ico_tickAltzariak desmuntatzea eta muntatzea

ico_tickEkipo informatikoak lekualdatzea

ico_tickArtxiboak eta dokumentazioa enbalatzea

ico_tickZertifikaziodun dokumentazioa suntsitzea

ico_tickBarne-mugimenduak

ico_tickAltzariak edo erabili eta botatzeko materiala garbigunera eramatea

ico_tickDokumentazioa eta artxiboak zaintzea eta biltegiratzea

Aldi baterako gorde behar dituzu altzariak?

Denbora batez zure gauzak gorde behar badituzu, kontsultatu gure altzari-zaintza zerbitzua.

Altzari-gordailua zerbitzua >

- Gure bezeroek diote -

“Etxe-aldaketarako enpresa ona. Serioak, azkarrak eta konplizeak. Ez da gutxi. Gomendatuko nituzke. Beldur handia nuen eta denetan lagundu ziguten.”
-Unai Aizpurua 

“Langile guztien profesionaltasunaz gain, 80 urteko nire gurasoekin erakutsi zuten babesa eta gizatasuna izugarria izan zen, haiek baitziren beren betiko etxa utzi eta beste batera zihoazenak. Mila esker denoi!”
-Amaia Larrea

“Oso gomendagarria da inolako ardurarik eduki nahi ez baduzu. Dena bildu ziguten eta lan garbia, azkarra eta eraginkorra egin zuten. Gure gauzak beren altzari-biltegian izan genituen, eta dena berriro muntatu ziguten, obraren aurretik zegoen bezala Bikaina”
-Borja Ilarraz Palacios

Zure hurrengo lekualdaketa hemen hasiko da.

Utzi kontaktua eta guk deituko dizugu.

Harremanetan jarri >

Enter your keyword