Zutaz eta zure gauzez arduratzen gara
Bulegoetako langileek zure eskaera jasotzen dutenetik etxez aldatzea amaitzen dugun arte, zure lekualdatze-beharrari irtenbidea emateko lan egiten dugu.
Beharbada altzari bakarra mugitu behar duzu, etxea osorik aldatu edo enpresa bat lekuz aldatu. Agian herri berean izango da, edo agian herritik kanpo…Zazpin duzu irtenbidea.
Zure altzariak desmuntatu eta muntatzen ditugu, eta behar bezala babesten ditugu. Zure gauzak kaxetan biltzen ditugu, baina zuk egitea nahiago baduzu, horretarako behar diren materialak emango dizkizugu.
Zure beharretara egokitzen gara, aldaketa zure neurrira egiteko; elkarrekin antolatzen dugu lekualdaketa.
- Zerbitzuak -
Jarri zure gauzak konfiantzazko norbaiten eskuetan.
Etxez aldatzeak nagikeria ematen du, badakigu. Bezero batzuk estutu egiten dira.
Ez kezkatu, gu arduratuko gara zure altzariak desmuntatzeaz eta berriro muntatzeaz.
Tresnak paketatzen ditugu: eduki guztiak kaxetan jartzen ditugu, zure etxe aldaketa errazagoa izan dadin, eta, zeuk egitea nahiago baduzu, beharrezko baliabideak emango dizkizugu. Zure etxe aldaketa ahalik eta erosoena izatea nahi dugu; horretarako behar diren baliabide guztiak jarriko ditugu.
Gure balioak
Etxealdaketa egoki baterako esperientzia, eraginkortasuna, azkartasuna.
Etxez aldatzea estresagarria izan daiteke. Lekualdaketa bat planifikatzean, ezinbestean sortzen dira zalantzak:

Altzariak desmuntatu eta muntatu behar ditut?
Enbalajeek ziurtatuko dute nire gauzak osorik iristea?
Denbora gehiegi beharko dut?
Jakingo ote dute ni aholkatzen, ez konplikatzeko?
Nola antolatu behar ditut nire gauzak?
Horregatik, garrantzitsua da esperientzia duten profesionalen esku jartzea, aldaketa erraza izan dadin, segurtasuna eskain diezazuten eta prozesu osoan aholkatzen eta laguntzen jakin dezaten.
Zazpi mudantzetan lagundu nahi dizugu. Galde iezaguzu.

Bulegoa lekuz aldatuko duzu?
Zure bulegoa edo negozioa denbora errekorrean lekualdatuko dugu, eta ziur gaude material guztia egoera onean iritsiko dela.

Gure baliabideak ezagutu nahi dituzu?
Zazpi mudantzetan, aldaketa egiteko behar diren baliabideak ditugu: garabiak, eskarmentu handiko giza taldea, tresneria egokia eta bilgarri ezin hobea.
Etxez aldatzea ez da zaila
Konpainia ona baduzu
Badakigu ez duzula egunero etxez aldatzen eta zalantza asko dituzula. Gure eguneroko bizimoduan, etengabe aurkitzen ditugu pertsonak kezkatuta etxez aldatzeak ekar liezaiokeen lanarengatik, nondik hasi, nork bildu behar dituen gauzak, zenbat denbora behar duen prozesuak.
Zuri laguntzeko, aholkuak eta zure galderen erantzunak prestatu ditugu. Eta hemen gaude zure zalantzak argitzeko eta aholkua emateko inolako konpromisorik gabe.
Jarraitu etxez aldatzeko gure aholkuak edo kontsultatu ohiko galderak.